ARTE KRITIKA ETA FLAMINGOAK ZERU BERDEAN (2009 – 2015)
Mikel Onandia Garate

22.50

Arte kritika eta flamingoak zeru berdean Mikel Onandia Garatek 2009 eta 2015. urte bitartean BERRIA egunkarian eta DEIA egunkariko “Ortzadar” kultura-gehigarrian argitaratu dituen arte kritiken antologia da. Liburu honetan 100 kritika biltzen dira guztira eta, aukeraketa oro ezinbestean arbitrarioa izanik ere, egileak ahalik eta museo, areto, diziplina eta arte-korronte ezberdin gehien jorratu nahi izan ditu, euskal giro artistiko anitza islatzea helburu. Artikuluok Euskal Herrian barrena antolatutako erakusketen informazio nagusia eskaintzen dute, argazki ugarirekin lagunduta. Horiekin batera, Haizea Barcenilla kritikari eta komisarioaren sarrera mamitsua aurkituko du irakurleak, azken urteotako euskal arte sistemaren eta kritikaren egoera aztertzen duena.

Orrialdeak: 444
ISBN: 978-84-944484-4-7
Neurriak: 14,5 x 21 cm
Bilduma: Txinpartak

Eskerrik asko….

… Verkami bidezko crowdfunding kanpainan parte hartuz, proiektuari zuen bultzada eman diozuen guztioi:

Erika Uranga   *   Jasone San Juan   *   Javier Muñoz   *   Pele Atutxa       Ana Garate   *   Víctor Arrizabalaga   *   Txomin Magdalena    *    José Ramón Onandia   *   Ibai Mugarza   *   ElisabetGarate   *   Inmaculada Garate   *   Maialen Onandia   *   Pello Campo   *    Miren Onandia   *   Mikel Lertxundi   *   Aintzane Mendiola      Xabier Azkue   *   Cristina Acha-Orbea   *   Xalbador Unzueta   *   Juanjo Acha-Orbea   *   Borja San Juan   *   Asier Astigarraga      Begoña Alberdi   *   Álvaro Etxarte   *   Patxi Onandia  *  Urrike Liburudenda   *   Yoana Ferreiro   *   Mikel Urizar  *     Marian Díaz    *   Jurgi Barreña   *   Iban Gorriti   *   Alex Oiarzabal   *   Idoia Onandia   *   Maria Dolores Olea   *   Iñigo Arregi   *   Agustin   Arrieta   *   Saioa Márquez   *   Imanol Larrinaga   *  Haizea Barcenilla   *   Amaia Trejo   *   Daniel Blanco   *   Jon Sopelana

… Bilboko Arte Ederren Museoari eta Artiumi, antologia honen argitalpena diruz laguntzeagatik.

… Artelanen irudiak laga dizkiguzuen museo, galeria zein artistei:

Kur galeria   *   Michel Mejuto galeria   *   Marzana Espazioa      Bilbao Arte   *   Carreras Mugica galeria   *   Artium  *  Caja Vital Kutxaren Fundazio Aretoa   *   Juan Manuel Lumbreras galeria  *  Oteiza Museoa   *   Rekalde Aretoa   *   Durangoko Arte eta Historia Museoa   *   Iberdrola Dorrea   *   Arabako Arte Ederren Museoa  *   Arizko Dorretxea   *   San Telmo Museoa
***
Txelu Angoitia   *   Víctor Arrizabalaga   *   Ismael Iglesias   *  Karlos Martínez B.   *   Fermin Muguruza   *   Judas Arrieta  *  Juantxo Egaña   *   Usoa Fullaondo   *   Jesús Lizaso   *   Esperanza Zabala  *   José Ramón Elorza   *   Peru Magdalena   *   Gotzon Garaizabal  *   Fermín Jiménez Landa   *   José Ángel Uberuaga   *   Izaskun Álvarez Gainza  *   Jon Otamendi   *   Asier Mendizabal

… Haizea Barcenilla sarreragileari, artea maitatzen irakasteagatik.

… zuri, irakurle.