DENBORA, HISTORIA ETA ARTEAREN INGURUKO TESTUAK
Walter Benjamin
Walter Benjamin, oraindik ere, sailkatzen zaila den autorea da. Literatura kritika, hizkuntzaren filosofia, itzulpengintza, komunikabideen teoria edo historiaren ikerketa… genero horietan guztietan erakutsi zuen bere pentsamenduaren originaltasun eta erradikaltasuna. Haren idazkeraren trinkotasunak ez dio egungo pentsamenduaren paisaia anitzean gehiengoaren adostasun bitxia lortzea galarazi. Agian haren testuek hain berezkoa duten anbiguotasunak orainaren irudi iheskor eta ezegonkorra, gaur egun ere haren garaikide bagina bezala mintzo zaigun hura, idatziz atzemateko ahaleginari erantzuten diolako.
Saiakera-bilduma honetan, lehen aldiz euskaraz, egileak denbora, historia eta artearen inguruan idatzitako hausnarketa nabarmenenak bildu dira. Artikuluok Walter Benjaminen pentsamendu bereziaren erakusgarri dira. Haietan, eztabaidarako bidea agortzetik urrun, badirudi sekula ez dela adieraziz husten, urtetan hozitu eta fruitu emateko gaitasunari osorik eusten dion haziaren antzera.
15.50€ (Envíos nacionales gratuitos)
Agotado
Temáticas
Bilduma: Pigmalión
Orrialdeak: 156
Neurriak: 14,5 x 21 cm
ISBN: 978-84-944484-0-9
Itzulpena: Amaia Donés Mendia, Danele Sarriugarte Mochales, Teresa Pradera
Goikoetxea, Iñaki Segurola eta Mikel Babiano López de Sabando.
Sans Soleil argitaletxea osatzen dugunon izenean, eskerrik asko Walter Benjamin euskaratzeko egitasmoari hasieratik beren bultzada eman dioten guztioi:
Iñigo Roque * Ibon Plazaola * Lejardi * Aitor Fraile
Xalbador Unzueta * Mikel Onandia * Imanol Mujika
Aritz Galarraga * Mirentxu Larrañaga * Xabier Landabidea
Leire Lopez Ziluaga * Lorea Agirre * Ibon Idoiaga
Joana Pochelu * Xabier Eizagirre * Mikel Santiago
Angela F. Garmilla * Josemari Aramburu
OTROS DE LA COLECCIÓN
-
LA CULTURA VISUAL EN TIEMPOS DIGITALES Y POSTHUMANOS
17.10€ (Envíos nacionales gratuitos)
Luis Vives-Ferrándiz Sánchez -
PASADO VIRTUAL. Historia e imagen en el videojuego
17.57€ (Envíos nacionales gratuitos)
Alberto Venegas Ramos -
VIDAS EXCITADAS. Sensorialidad y capitalismo en la cultura moderna
18.53€ (Envíos nacionales gratuitos)
Sonsoles Hernández Barbosa