Txinpartak

“Txinpartak”, Sans Soleil argitaletxearen barruan, arte gaiei buruzko erreferentziazko lanak euskaraz argitaratzen dituen bilduma da. Gure hizkuntzan irakur daitezkeen mota honetako obrak urriak izanik, euskarazko arte kritikako liburuen argitalpena indartzeko xedez sortutako egitasmoa da. Artea, zinema, argazkigintza, literatura, filosofia… izango dira “Txinpartak” bilduman aztertuko diren gai nagusiak. Denbora, gogoa, irakurleon konplizitatea eta profesionalen partaidetza lagun, helburua artearen alor ezberdinak aintzat hartuko dituen erreferentziazko corpus zabal eta aberatsa osatzea da.

Iraitz Urkulok zuzendutako bilduma da.

[Txinpartak es la colección de la editorial Sans Soleil dedicada a la publicación de obras de referencia íntegramente en euskera. Creemos que es fundamental el emprendimiento de iniciativas que contribuyan a paliar la escasa presencia de obras de este tipo en nuestra lengua. El arte, el cine, la fotografía, la filosofía, etc., serán las temáticas principales de los libros publicados en Txinpartak, confiando en que, con el tiempo, configuren un corpus amplio y rico de referencia.

Colección dirigida por Iraitz Urkulo]