LITERATURA OHARRAK
Walter Benjamin

16.00

Walter Benjaminek literatura kritika bere egitasmo intelektualaren erdigunean kokatu zuen, kultura adierazpenak orainak bere burua interpretatzen duen modua direla jakinik. Haren testuen irakurketak guk izan ez dugun baina, magiaren eraginez, obretan jasota geratu den eta kritikak eta itzulpenak ahalbidetzen duten eguneratzearen bidez hozitzeko prest dagoen munduaren esperientzia zabaltzen laguntzen du.
Benjaminek gure mundua antzeman eta ezagutzeko modua oso kaltetua izan delako ondorioa atera zuen. Kapitalismoak bultzatzen dituen bizimoduetatik eratorritako esperientziaren atrofia haren idazketa guztiaren gako-arazo bihurtu zen. Haatik, zenbait adierazpen artistikok ezagutzeko gaitasuna txirotzearen esperientzia modernoa artikulatzeko gai den zentzua areagotzea ahalbidetzen zutela ohartu zen. Proust, Kafka, Baudelaire, Valéry eta surrealisten obretan, besteak beste, paradoxa honekin egin daiteke topo: gaitasun kognitiboak drastikoki murriztuak izandako eta, aldi berean, prozesu horren erregistro eta gainditzeko bidean diren beste ezagutza modu batzuen gordailu malenkoniatsua bihurtutako mundu baten emaitza dira.
Benjaminek uko egin zion fenomenoak azaltzeari, horren ordez, metodo kritikoaren bitartez horiek berez adieraz zitezen utzi zuen. Hala, haren kritikak badu maieutikaren antzik, obretatik abiatuta gure garaia ulertzen laguntzen duen ariketarena, alegia.

Orrialdeak: 164
ISBN: 978-84-944484-1-6
Neurriak: 14,5 x 21 cm
Itzulpena: Garazi Arrula Ruiz, Mikel Igartua Querejeta, Gaizko Urturi Aldama eta Maialen Berasategi Catalán.
Bilduma: Txinpartak

Sans Soleil argitaletxea osatzen dugunon izenean, eskerrik asko Walter Benjamin euskaratzeko egitasmoari hasieratik beren bultzada eman dioten guztioi:

Iñigo Roque * Ibon Plazaola * Lejardi * Aitor Fraile

Xalbador Unzueta * Mikel Onandia * Imanol Mujika

Aritz Galarraga * Mirentxu Larrañaga * Xabier Landabidea

Leire Lopez Ziluaga * Lorea Agirre * Ibon Idoiaga

Joana Pochelu * Xabier Eizagirre * Mikel Santiago

Angela F. Garmilla * Josemari Aramburu

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “LITERATURA OHARRAK
Walter Benjamin”